Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-08 16:30:26
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Erreportaje / Elkarrizketak

2007-06-17 -- 2093.zenb

Su-etenaren apurketa

Xabier Letona

Borroka armatua uzteko borondate eza leporatzen diote ETAri PSOEk eta EAJk. Ezker abertzaleak eduki politikorik gabeko negoziazio teknikoa egin nahi izana egotzi die sozialista eta jeltzaleei. Azaleratu den informazio desberdinen arabera, prozesua non korapilatu den aztertzeko saioa egin da ondorengo lerroetan.

Euskal Herrian bizi den gatazka bortitza negoziazioz gainditzeko beste aukerarik izango da. Esperientziak hala dio eta Euskal Herriko herritarren gehiengoaren borondateak ere bai. Noiz, nola eta zer izango den hori beste kontu bat da.

guztia irakurri

Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak

Mikel Asurmendi

Allez Les Bleus! Horixe da Frantziako Estatuan azken hamarkadan gehien entzundako deiadarra. Olatu baten modura zabaldu zen uholde urdina, baita Frantziako eskuinak bere egin ere, Nicolas Sarkozyren UMPk nagusiki. Errepublikako banderak kolore gorria ere badauka. Uholde urdinak alta, gorria irentsi du, baita alderdi txikiak irentsi ere. V. Errepublikako bozketa sistemak ez ditu laguntzen ez ezkerra ez txikia dena. Alabaina, bozketa sistema aldatzea baino gehiago beharko dute beste Frantzia bat aldarrikatzen dutenek.

guztia irakurri

Mikel Aramendi - Xabier Barandiaran

Mikel Asurmendi

Xabier Barandiaran eta Mikel Aramendi

Mikel Aramendi (Itsasondo; 1955). Xabier Barandiaran (Ataun; 1969). Gipuzkoako goierritarrak. LKIko kidea lehena eta EAJkoa bigarrena. Guk analista politiko gisara bildu ditugu ordea. Udal eta foru hauteskundeek bake eta normalizazioaren prozesuan izan dezaketen eragina hartu dugu hizpide. Elkarrizketa ETAk su-etenaren bukaera iragarri baino lehen egina da, hala ere, beren irizpideek funtsa gorde dutelakoan gaude.

guztia irakurri

Aeronautika

Daniel Udalaitz

Laborategi aeronautikoa

Aste gutxi barru egongo da prest Teknologia Aeronautikoen Zentroak (CTA) sortutako laborategi aeronautikoa. Miñaoko Teknologi Parkean (Araba) egongo da laborategia eta sektoreko hiru enpresa garrantzitsuenek sustatu dute sorrera: Aernova, ITP eta Sener. Lehenengo lanak Airbus enpresarentzat izango dira. Airbusek, besteak beste, zama-lanetarako hegazkin militarra egiten du Europako partzuergoarentzat, A-400-M hegazkina.

guztia irakurri

Euskaltegian

Itsaso Ibarra

Euskara ikasleak

Batek Euskal Herrian geratu nahi du eta lan bila hasita euskara jakitea eskatu diote. Besteak Euskal Telebista ikustea gustuko du eta zer dioten ulertzea nahi du. Horregatik hasi dira Daniel Angel Obian eta Karin Díaz beste hamar ikaslerekin batera euskara ikasten Errenteriako Udal Euskaltegian.

Arratsaldeko zortziak. Batzuk lanetik etxera doaz eta beste batzuk karpeta eskuan euskaltegira bidean. Ukrainia, Venezuela, Irlanda, Kolonbia, Maroko, Ekuatore Ginea, Bolivia nahiz Errenteriakoak (Gipuzkoa) dira. Denak Leire Zinkunegiren klasera doaz, euskara ikastera. Inprimaki bat betez hasi dute gaurkoan klasea, eta ondoren, zenbakiak errepasatzeari ekin diote jolas baten bitartez. Hasiberriak dira euskara ikasten eta jada euren burua aurkezteko gai dira. Elkarri nor diren eta nongoak diren galdetzen dabiltza giro ederrean. Tartean dira Karin Díaz eta Daniel Angel Obian.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan