2007-06-17 -- 2093.zenb
Erroma, K.o. 161. Marco Aurelio enperadore izendatu zuten. Gauza asko aldatu ziren gortean enperadore filosofoak; baita sukaldea ere. Aurretik aginte gorena eskuan izan zutenek ez bezala, Marco Aureliok asko zaintzen zuen elikadura; hain ohikoak ziren gehiegikeriei muzin egin zien eta bereziki entsaladak eta fruta maite zituen. Begetarianoa zen. Baina ez zen lehena.
Antzinako Egipton Amenhotep III.aren emazte Tiyek ez zuen animaliarik jan nahi eta gainera fruta jatea gaztetasuna eta libidoarentzat ezin hobea zela uste zuen.
Asterix gehiago. René Goscinny hil zenetik 30 urte bete direnean eta Albert Uderzok 80 urte bete dituenean, bere lankide eta alaba Sylviek zera esan berri du: “Asterixen album berri bat egin nahi du; ez dakit noiz, baina laster izango da”.
2006an Le ciel lui tombe sur la tête kaleratu zen, orain arte bildumaren azken alea. Uderzoren asmoak betetzen badira, hurrengoa Asterixen 34. abentura izango da.
Sylvie Uderzok Bartzelonako Nazioarteko Komiki Azokan baieztatu du berria. Azokan bertan Uderzoren omenezko albuma aurkeztu zuten. Bertan, 30 komikilarik –besteak beste, Forges, Midam edo Bouck– Asterixen eta bere egilearen inguruko lanak bildu dituzte. Liburukiak 60 orrialde ditu eta Lucky Luke edo Spirou pertsoanaia ezagunen sartu-irtenak topa daitezke.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa