2007-06-17 -- 2093.zenb
ETAk su-etenaren amaiera iragartzeak ofizialtasuna eman dio konponbide prozesuaren etenari, baina aurretik apurtuta zegoena agerian utzi besterik ez du egin iragarkiak.
Bagenekien udal eta foru hauteskundeak oinarrizko baldintza demokratikoetan burutzea test garrantzitsua izango zela prozesuaren osasuna neurtzeko. Baina, Batasuna ilegalitatean mantentzeak, ASB ez legeztatzeak eta EAE-ANVren hautagai zerrenda gehienak legez kanpo uzteak argi utzi dute ez dela test hori gainditu, eta aurretik argi bazegoen ere, ondoren, Ezker Abertzaleak lortu duen boto kopurua ikusita eta zenbat boto eta hautetsi baliogabetu diren kontuan hartuta, are nabarmenago geratu da hauteskundeok ez dutela gutxieneko baldintza demokratikorik bete, eta osatuko diren udal eta diputazioetako gobernu gehienek ere ez dutela zilegitasunik izango herritar askorentzat.
Nola pasatzen den denbora! Atzo bertan izan zela ematen du, baina ez, urte nahikotxo pasatu dira orrialde hauetan berauetan “17 urte eta erdi” izeneko artikuluxka idatzi nuenetik. Hamahiru, hain zuzen, kenketa buruz egitean nahastu ez banaiz.
Berton –berriro nire buruaz fidatuta ari naiz– ordura arte sortzen lagundu nuen eta oraindik ere militatzen dudan gay-mugimenduak egindakoaren eta lortutakoaren balorazio positiboa egiten nuen, ezinbestez. Gaur egungo ikuspegitik are positiboagoa egin beharko nuke, lehenengo bistadizoan behintzat.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa