Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-12 14:27:06
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-06-10 -- 2092.zenb

Zaila

Joxemari Ostolaza

argazkia


Zait hauteskunde bidegabe hauetako biharamunean bestelako gaietan murgiltzea. Ezker abertzaleari egiten zaion jazarpenaren aurrean beti dut dena hankaz gora ezarriko dutenaren esperantza. Berdintasuna oinarri beharko lukeena, demokraziaren itxura ñimiñoena behar lukeena bidegabeki saboteatzen denaren aurrean, solidaritatezko erantzuna izanen denaren esperantzaz egoten naiz adi. Baldintza horietan parte hartzeak min ematen dit. Ez zait eraman erraza egiten beste alderdi guztien jarrera sabelkoia, arerioa garaitzeko erakusten duten azerikeria. Eta publikoki horren aurrean beren desadostasun formala adierazten dutenak ditut gorrotatuenak PP eta PSOE kazikeek ez baitute horren beharrik. Gaur goizean, ogibidean, enpresa bateko langile bat topatu dut, bere herriko festetako alardearen kantineraren hautaketaz arduratuta, boto erosketa bat salatzen ari zen. Auzoko aberastu baten alaba hautatu omen dute modu horretan. Ezker abertzaleari buruz galdetuta, “horiek erradikalak dira” batekin erantzun dit PSOEk eta PPk gehiengoa duten eremuan. Auzoko konpainian desfilatuko du aberastuaren alaba aurrean duela abaniko eta guzti. Alardeak izugarri emozionatzen du. Alardeak, aldiz, erradikalak ez ditu hain erraz berotzen eta ez dute kantineratzat inongo aberastuaren alabarik onartuko.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan