Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-17 16:27:56
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-06-10 -- 2092.zenb

Nagore Irazustabarrena

AEB, 1972. Center for Science in the Public Interest elkarteko buru Michael Jacobsonek junk-food (Zabor-jana) kontzeptua erabili zuen lehenengoz. Ordutik hona, hitz horien erabilera ohiko bihurtu da balio nutrizional txikia duten eta osasunari kalte egiten dioten jakiak izendatzeko. Zabor-jana ordea, 1972a baino askoz lehenago sortu zen, jaki horien zaleak bezalaxe.

guztia irakurri

Tarraco Viva jadunaldiak burutu berri dira maiatzean Tarragonan (Katalunia). 1999an egin ziren lehenengoz jardunaldi hauek erromatarren garaian, hiri horretako bizimoduaren errekonstrukzio historikoa egiteko. Garai hartako errito erlijiosoak eta kanpamentu militarren giroa antzeztu dituzte maiatzaren 10etik 20ra, eta erromatar hauteskundeek nola funtzionatzen zuten ere erakutsi dute –udal hauteskundeak baino astebete lehenago, hain zuzen–. LA VIA AUGUSTA izenburuko telesaila estreinatu dute duela hilabete KataluniakoTV3 katean. Hau ere Tarracon dago girotua. Roma telesail arrakastatsuaren bideari jarraiki, erromatar garaia islatzen du La via Augustak. K.a. 24 urtean abiatu da kontakizuna eta bi familien gorabeherak kontatzen ditu: bata erromatar hiritarrez osatua, bestea horien esklabuena. Oriol Junqueras historialaria aritu da aholkulari lanetan, girotzea ahalik eta fidelena izateko.

 

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan