2007-06-03 -- 2091.zenb
Mediterraneorako bide aldeak gorri eta Bizkaiko itsaso alderakoenak more, bapo lepo, balepo. Kukuak urdin more hau dakar lur hezeetara. Freskurak urdindu gabe moretuak beroak gorritu arte iraungo du. Kukuak ekarria, kukuak kukuka jarduten duen artean izango duguna. Izango dugun horren izena: kuku-belarra (Aquilegia vulgaris). Maiz kuku-praka ere deitzen zaio, neure ustez oker, Digitalis purpureari izena kenduaz. Anzako-bedar eta arraho-bedar ere deitzen omen zaio; bi izenok ordea, kanpoko bilduma batean topatu ditut eta bertako inongo erreferentziarik ez dudanez ezin ontzat eman. Inork aztarnaren bat eman baleza gustura zabalduko genuke hemendik… Adibidez: arraho-bedar izena hain gurea zen eta den arabierako “arrahar” aditzetik ote dator? eta zer dio?
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa