2007-06-03 -- 2091.zenb
Afrikako ekialdean gertatzen diren ekaitzek eragin zuzena dute urtero Karibe aldean sortzen diren hurakanetan; zehatzago esan daiteke: Etiopiako goi-lurretako ekaitz eta tximistak dira segitu beharrekoak.Teoria harrigarri hori Tel Aviv-eko (Israel) unibertsitateko Colin Price-k eman du, berak zuzendutako ikerketa lan baten ostean.
Ikerlariek joan den mendetik dakite Cabo Verden sortutako ekaitz tropikalak ozeanoa zeharkatu eta Karibera heltzen direla. Orain ordea ekaitz horien sorrera hobeto ulertzeko bidea egin dute. Orain jabetu dira zientzialariak Saharako hondar-ekaitzak eta Etiopiako ekaitzak eragin zuzena dutela Atlantikoaren beste aldean izaten dituzte ekaitzekin.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa