2007-06-03 -- 2091.zenb
Sasoi oneko gizon gordinaren ipuin izugarria kontatu dit martiztar herrenak. Astiro kontatu dit. Patxadaz. Hotsanditasunean.
Aizkolari aparta, politika-bilkuretan hizlari bakana eta auzo-gatazka gorrietan jendetasun biribileko gizasemea zen Gergorio. Aparraren lurruna bizi zuen, une betean zegoen.
Nor baino nor, hura beti txapeldun. Nor baino nor, beti zentzuzko.
Martiztar herrenak azaldu didanez, goiz gorritik gau urdinera, bat-batean egin zion ihes adinaren loreak Gergoriori.
Igande batez eman zioten bizitzako albistea: aitona egin zuen alabak. Astelehenean bertan azaldu zitzaion lehen ile urdina, kasko sarrira. Asteazkenerako, loki biak zeuzkan zilarrezko.
Ez zen hilabetea igaro, eta osoa soildu zitzaion. Begia lainotu. Eskua baldartu. Hanka moteldu.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa