2007-05-27 -- 2090.zenb
Maiatzaren 27an burutuko dira Espainiako Estatuko udal eta foru hauteskundeak, baita Hego Euskal Herrian ere, beraz. Nafarroan gainera, foru parlamentu autonomikoa hautatuko da. Foro askoren gobernuak berritzeko garaia heldu da. “Gurean” alabaina, normaltasuna ez da heldu hogeita hamar urteko demokrazian. Bake eta normalizazio prozesuaren araberako hauteskundeak dira “gureak”, herri hauteskundeak ere deituak, normalizazio ezaren araberakoak.
Baliabide psikolinguistikoak eta teknika bereziak lantzen ditu Valentziako Unibertsitateko psikologo lan talde batek hizkuntza menpekotasuna saihesteko. Euskara eta katalana eguneroko egoeretan erosotasunez erabiltzen laguntzeko ikastaroak eskaintzen dituzte. Psikologia hizkuntzara ekarri dute eta hizkuntza gatazken aurrean izan ditzakegun portaerak aztertu dituzte.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa