2007-05-27 -- 2090.zenb
Iruzur fiskalaz horrenbeste hitz egiten eta idazten denean, iruzur intelektual eta politikoa neurtzeko bitartekoak ere jarri beharko genituzke, batez ere hauteskunde garaiotan. Balio eskaseko merkaderia ustela eskaintzen baizaigu ugari, kanpaina ponpoxoen zelofanean dotoretua. Kalitate-kontrolak jarri beharko lirateke, beraz, eta merkatutik erretiratu gutxiengora iristen ez den produktu aberiatua. Duintasun intelektual eta politikoa, izatez, ezinbesteko lehengaiak izan behar baitira etorkizunaren diseinua egiterako orduan. Aipa ditzagun kasurik potoloenak, eskandaluzkoak, argitasunaren eta labur beharraren mesedetan.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa