2007-05-20 -- 2089.zenb
Aste honetan ez dugu ibilaldi zehatz bat proposatuko, baina ibilaldi labur eta atsegin asko eskaintzen duen ingurua aurkeztuko dizuegu. Euskal Herriko mendebaldeko ertzera joko dugu, Karrantzara. Bizkaiko udalerri zabalenaz ari gara; orrialde hauetan dugun lekua baino dezente zabalagoa, egia esatera. Horregatik, Enkarterriko haran eder honen iparraldea jorratuko dugu batik bat, eta gero gerokoak.
Orain dela hilabete batzuk ere Karrantzari egin zion bisita Ihesi atal honek. Orduko hartan, Kantabriatik doan bidea gomendatu genizuen bertara iristeko, eta honako honetan berretsi egingo dugu gomendio hori. Gure esanari jaramon eginez gero, haitz handi biren arteko arroilan aurkituko duzue Euskal Herrira ongi etorria opa dizuen errotulua. Ezkerreko haitzean, hain zuzen, gure lehenengo geltokia dago: Pozalaguako leizea.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa