Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-05-13 -- 2088.zenb

Twitter

Zer ari zara doing?

Gorka Bereziartua

Pertsona bat ordenagailuarekin

Hartu blog bat, telefono mugikor bat eta bat-bateko mezularitza programa bat (instant messenger delakoa) eta sartu pote batean. Irabiatu ondo eta ea zer zapore duen. Sarean ere errezeta sinpleenek ematen dituzte emaitza onenak. Twitterren (www.twitter.com) sortzaileek argi ikusi zuten hori duela zortzi hilabete eskas. Mikroblog sistema bat sortu zuten eta erabiltzaileei what are you doing? –zertan ari zara?– galderari erantzuteko aukera eman. Asmakizuna denen ahotan dabil orain.

Tamaina izango da arrakastaren gakoa. Gehienez 140 karaktereko mezuak idatzi daitezke Twitterreko mikroblogetan, SMS batean sartzen den testua alegia. Horrek blog bat sortu eta “elikatzea” lan handiegia dela uste dutenei aukera eman die sarean beren txokoa sortzeko. Gainera erabiltzaileek ez dute gai zehatzetan adituak izan beharrik; nahikoa dute momentu bakoitzean zertan ari diren kontatzearekin.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan