2007-05-13 -- 2088.zenb
Idazlea, gidoigilea, erakusketa diseinatzailea... Ibilbide luzea eta askotarikoa egin du Joxean Muñozek. Baina iazko urtarrilean zuzendari izendatu zutenetik, buru belarri dabil lanean Donostiako kultur panoraman giltzarri izango den proiektuan, KGNGn (Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunea). Joan den martxoan aurkeztu zuten tabako fabrika izandakoa ikusizko kultur fabrika bilakatuko duen proiektua. Donostian, Urumea ertzean eta tabako fabrikaren pare xamarrean du bulegoa eta, bilera eta bilera artean, hantxe egin digu harrera, etorkizunean kulturaren fabrika hori izango denaz jarduteko.
guztia irakurri© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa