2007-05-13 -- 2088.zenb
Zientzialari harrobia agortzen ari da Europan. Herrialde batzuetan, tentazio handia izan liteke horren errua ikertzaile-karreran dauden gabeziei egoztea, baina hori ez da nahikoa egoera honen zergatiak ulertzeko: ikerkuntza zeharo lan duin eta ospeduna den tokietan ere antzera dabiltza. Analisi gehienek jendarte modernoaren ezaugarriak aipatzen dituzte gaitzaren abiapuntu nagusitzat: ikerkuntza lan neketsua da, eta gero eta gehiago nekeak saihesteko joera dugu, ongizatea eta erosotasuna ia erlijio bihurtu ditugun aro honetan. Paradoxa ederra, Mendebaldekoon bizi-kalitateak aurrerakuntza zientifikoen beharra baitauka. Apika, ondoegi bizi nahi izateak eramango gaitu hain ondo ez bizitzera. Badaezpada, hasiak dira, han-hemen, zenbait neurri hartzen.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa