Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-05-06 -- 2087.zenb

Solteroak

Konplexurik gabeko klase sozial indartsua

Izaskun Jauregi

Ezkongabeak beti egon dira, edozein familiatan. Neskazaharrak eta mutilzaharrak nonahi eta noiznahi. Baina dirudienez, edo komunikabideek diotenez, inoiz ez dira orain beste egon. Eta inoiz ez dute oraingoa bezalako bizimodu aske eta erosoa izan. Lehen baztertuak eta kritikatuak, orain askotan goraipatuak. Euren bizimodua ezagutu nahi izan dugu.

Argitu dezagun ezer baino lehen: ezkongabeez ari garenean ez gara ezkontzaz ari, bikotekidea izateaz baizik. Jakina baita gaur egun ezkonduak ez dauden bikote asko etxe berean bizi direla. Bakarrik bizi diren eta bikotekiderik ez dutenei buruz mintzatuko gara hemen. Bridget Jones edo Sex in New York bezalako film eta telesailek erakutsi dizkiguten gazte-heldu independente horiei buruz. Klase sozial berri bat sortu dela diote batzuek: singleak, banakakoak edota bakoitiak deiturikoa. Estatistiketan, bakarrik bizi diren 25 eta 60 urte bitarteko pertsonak sartu ohi dituzte zaku horretan. Horien artean, hala ere, mota askotakoak daude: bananduak edo dibortziatuak, alargunak eta ibilbide luzeko ezkongabeak.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan