2007-04-29 -- 2086.zenb
Edozein kausaren aldeko nazioarteko egunak izaten direnean kausa hori gaizki doanaren seinale garbi samarra izaten da. Zerbaitengatik ez dituzte banketxeen aldeko nazioarteko egunak antolatzen. Apirilaren 26a Jabetza Intelektualaren Nazioarteko eguna izan da. Efemerideak aro digitalak kultur industriarengan izan duen eraginaz eta etorkizunean izango duenaz gogoeta egiteko bidea eskaintzen du. Teknologiak produktu kulturalak kopiatzea gero eta errazago egiten duenean zer funtzio jokatuko dute egile eskubideek? Zein dira copyrightaren alternatibak? Ondorengo orrialdeetan gako batzuk ematen saiatuko gara.
Informatika kontuetan oso jantziak ez garenok beldurrez jaso genituen 2000. Urteko Efektua-ren inguruko lehen albisteak. Irakurleak ezagutuko ditu milurteko aldaketarekin batera hedabideek egin zituzten iragarpen apokaliptikoak: konputagailuetan oinarritutako sistemen kolapsoa omen zetorren, horien datak bi digiturekin funtzionatzeko prestatuta zeudenez 2000. urtera iristean 1900ean zeudela “ulertuko” zutelako. Arazoak krisi ekonomiko izugarriak ekarriko ei zuen.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa