2007-04-29 -- 2086.zenb
Nicolas Sarkozy eta Ségolène Royal gailendu dira Frantziako hauteskunde presidentzialetan. UMPko hautagaiak bozen %31,18 lortu ditu eta PSkoak %25,87.
Maiatzaren 6an ezagutuko da Frantziako estatuburu berria. Oilar jokoa aurreratu genuen aurreko astean, eta oilar jokoa ez da amaitu. Oilarretako bat emea da, ordea. Errepublikako presidente lehian lehen emakume izateak hautesleengan eragingo duelakoan gaude.
Eragin handiena baina, François Bayrou zentristak hartuko duen jarrerak izanen du.
Irun, 1965. Zuzenbidean lizentziatua, 18 urterekin Espainiako Estatuko zinegotzirik gazteena izan zen. Txikitan Real Unionen jokatutakoa eta orain Bigarren Mailako talde honen jarraitzaile handia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gaztedia eta Kirol diputatu ere izan zen. Egun, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta PSE-EEko Zuzendaritzan egoteaz gain, Irungo alkatea da 2002tik. Maiatzean, berriz ere PSEko hautagaia izango da Gipuzkoako bigarren hiririk handieneko Udalerako.
Eskolak Euskaldundu herri ekimenak martxoan amaitu zuen eskolak euskalduntzearen aldeko kanpaina, iaz hasitako bidean urrats bat gehiago eginez. “Garaia delako, bai eskolak euskalduntzeari” izan dute aurtengo leloa; Mari Karmen Urteaga ekimeneko bozeramalearen esanetan, euskal herritarren gehiengo zabalak egiten du aldarrikapen hori. Oraindik, baina, Euskal Herriko ikasleen heren bik euskaraz jakin gabe amaitzen derrigorrezko hezkuntza. Eta horren “errua” ez dute Nafarroak eta Iparraldeak bakarrik. EAEn ere asko baitago hobetzeko. Ezinbestean, Gasteizko Hezkuntza Sailak hizkuntza eredu sistema aldatzeko egindako azken proposamena izan dugu hizpide elkarrizketaren zati handi batean.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa