2007-04-22 -- 2085.zenb
Sweet Promised Land izeneko liburua 1957an kaleratu zuen Robert Laxalt idazleak. Bere familiaren bizitza jendaurrean plazaratzearekin batera, Estatu Batuetako mendebaldeko larreetan ibilitako euskal artzainen bizimodua eta pentsakera orriz-orri biluztu zuen Laxaltek, barne muinetan errotutako literatura soil bezain sotila erabiliz. Bere maisulanak lortutako arrakasta ezin neurtu daiteke, eta zinez, estatubatuarrek beste begiz ikusi zuten hortik aurrera Ameriketako euskalduna. Gure best seller-ak urrezko ezteiak egin dituen honetan, haren mamia eta ibilbidea josi nahi ditugu hemen.
Nevadako mendietan larreak bihurtzen dira desertu, nola lautada estali elurrez. Ameriketara joandako euskaldun asko artzain aritu zen lurralde horien bakardadean. Duela 50 urte, Robert Laxalt (Nevada, 1923-2001) izeneko idazle batek bere aita zuberotarraren esperientzia idatzi zuen abileziaz, sentimenduz hobe. Liburua izugarri saldu zen eta mendebaldeko estatubatuar askok haren bidez jakin zuten mendian zebiltzan euskal artzainak ez zirela atzerritar aprobetxategiak. Arrakastaren gainetik, Laxalten obrak euskaldunen berezko izaera agertu zuen, eta horrexek egiten du Sweet Promised Land liburua hain garrantzitsu.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa