2007-04-22 -- 2085.zenb
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak oinarrizko irizpideak aurkeztu ditu EAEn azken hogeita bost urteetan indarrean egon den ele biko ikas ereduei buruzko proposamena gainditzeko. Irizpide horien artean, ikastetxeei helburuak lortzeko xedez esku hartze are zabalagoa ahalbidetzea, derrigorrezko eskolaldirako hizkuntza helburuak finkatzea, euskara ikas/irakaskuntzaren hizkuntza nagusia bilakatzea, atzerriko hizkuntzen eskuratzea bultzatzea, curriculumari buruzko berrikuntzak sustatzea, tarteko zein azken helburuak lortzen direnentz jarraipena egiteko kanpoko ebaluazio sistema bat eratzea, eta abar dira mahai gainean jarritakoaren ardatz nagusiak.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa