2007-04-22 -- 2085.zenb
Metalezko kriskitin-hotsa egin du pote sideralaren bozinak, zebrabidetik hurbil.
Lurra hartu nahi du martiztar herrenak. Fereka apal batekin. Hautsak harrotu barik. Gozo.
Animali iletsuek hizketan zekiten garaikoa da ipuin hau.
Saiatu, saiatu da gainerako ibilgailuen azalak ez urratzen. TAO gunean aparkatu du estralurtarrak. Txukun, berak hala uste. Aldiz, espaloitik, ezetz egiten dute larruzko berokian bilduriko banku bulegariak eta limoi koloreko gona daraman eskola irakasleak.
Kapsulatik atera zedin, makilak hurbildu dizkio Inaziok atzerritarrari, eta eskerrak: makulu bizkorren beharrean baitago etorri berria, Itxarok eta Angelek gidatzen duten asteroide horiaren itzal goriari segitzeko.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa