Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Ihesi >
  • Hodei guztien azpitik eta olatu guztien gainetik

2007-04-08 -- 2083.zenb

Euskal Herria

Hodei guztien azpitik eta olatu guztien gainetik

Mikel Garcia

Euskal Herriko kostaldea airetik

Kirol hegazkinera hurbildu gara: Cessna 172, adituen arabera Zeruetako Zapelatza edo Cessna Saindua, “dena barkatzen dizulako; zaila da airean izan dezakezun konplikazioa izanda ere onik ez ateratzea”, kontatu digu pilotuak. Hori entzun ostean, lasaiago aireratuko gara. Izan ere, Hondarribiko aireportutik abiatuko dugun ibilaldia hodei artean egingo dugu oraingoan. Aste Santuko jai egunak aprobetxatuz, osteratxo berezia egiteko proposamen bikaina iruditu zaigu.
 
Goizeko 10:00ak dira eta eguraldi ona egiten du Hondarribian, laino gutxi batzuk baino ez zeruan. Jorge Capdequi pilotua segituan iritsi da, jaka beltza eta eguzkitako betaurrekoak jantzita: filmetako pilotua dirudi. Berehala aireportuan sartu gara eta segurtasun kontrolak igaro ostean, pistako izkina batean dagoen Cessna 172 hegazkinera eraman gaitu. Horrelako bat hain gertutik ikusten dugun lehenengo aldia da eta abioi komertzialak baino askoz txikiagoa bada ere, gure errespetu guztia irabazi du. Capdequik ere errespetuz hitz egiten du bere lan tresnaz. “Ikusiko duzue zein bista ederrak dituen nire bulegoak”, dio irribarretsu.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan