2007-03-01 -- 2082.zenb
Bi milioi pertsonak egin dute ihesi Sudan ipar-mendebaldeko Darfurretik. 400.000 omen dira hilak. Nazio Batuek eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek 31 aldiz aldatu dituzte kanpalekuak, erasoen ondorioz. Nola liteke halako krisi humanitarioa inork ez konpontzea? Erantzunak badira.
Hamaikagarren urrats politikoa egin zuten Txadeko, Afrika Erdiko Errepublikako eta Sudango agintariek joan den otsailean, nork bere auzokoen lurralde subiranotasuna errespetatzea sinatu zutenean. “Baina diplomazia mailako mugimendu horiek ez dute disimulatu baizik egiten petrolioan oinarritutako nazioarteko blokeo politikoa”. Horra nola definitzen duen bi hitzetan Darfurreko sarraskia Gerard Prunier-ek. Ikertzaile frantses hau Etiopiako Addis Abeban bizi da eta eskualde horretan dago berezitua; 2005ean plazaratu zuen Darfur: The Anbiguous Genocide titulu argigarria daraman liburua.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa