Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-18 11:09:55
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-10-29 -- 2060.zenb

artikulu nagusira itzuli
Mahaikideak


Andoni Eizagirre: Politika Zientzietan lizentziatua


Zarautzen jaioa, 26 urte ditu. Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatu zen EHUn. Liburu bat du kalean: (2002). Une honetan, teknologia berriek gizartean duten lekuaz eta gobernatzeko moduez doktorego tesia amaitzen ari da, Zientzia eta Teknologiari Buruzko Ikerketaren Unitate Elkartuan (CSIC-EHU). Berria egunkarian idazten du politika eta gizarte gaiei buruz, eta UEUko Soziologia saileko kidea da. Ezagutzaren dinamikak: zientziaren kultura berrirako oinarriak liburua argitaratzekoa da aurki.



Jon Sudupe: Filosofian lizentziatua eta irakaslea


Jon Sudupe Martija Azkoitian jaio zen 1947an. Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua da. Ezkonduta dago eta hiru alaba ditu. Irakaslea da Zumaiako herri eskolan. Saiakera ugari ditu idatzita: Marx (1818-1883). Teoria eta Politika, Modernitatearen alde, Ilustrazioaren kriseilupean, Muniberen ametsa: Euskaltasuna eta modernitatea, Euskaldunak, liberalak eta komunitatezaleak, Kant eta uso arina. Hilero kolaboratzen du Berria egunkarian.



Sagrario Yarnoz: EHUko Psikologia irakaslea


Duela 51 urte Iruņean jaioa, egun Donostian bizi da. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan egin zituen Psikologia ikasketak eta EHUn doktoregoa. Donostiako Psikologia fakultatean lizentziatura eta doktoregoko eskolak ematen ditu. Pertsonen arteko harremanak Atxikimenduaren Teoriaren ikuspuntutik aztertu ditu. Amodioa eta menpekotasunaren inguruko ikerketak egin ditu eta orain dibortzioaren inguruan ari da lanean.


Erantzunak

oso interesgarria iruditu zait

maitane 0000-00-00 00:00:00

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan