Kaparrosotik abiatuta Aragoiko ibai ertzak miatzen


2000ko otsailaren 20an
Ibilbidearen hasiera Kaparroso herriko Santa Fe elizaren ataria izatea erabaki dugu. Tenplu hau herriko alde zaharrean dago eta nola ez, punturik altuenean. Hortik herriaren ikuspegi ederra bistan da eta etxe zahar eta haitz batzuen atzetik, Aragoi ibaiaren ibarra dugu ikusgai. Hona iristeko herri osoa zeharkatu behar dugu. Gure aurreneko pausoak, bidegurutzeari jarraituz emango ditugu, hots, Santa Fe parrokia zaharrera iristeko. Beraz, gogoz ekin aldapari, goiko ikuspegia dotorea da-eta. Eraikin honen aurriek (0,5 km) erakusten dutenez, XIV. mendeko eliza baten aurrean gaude. Badirudi Erdi Aroan herria defendatzen zuen gaztelu gotorlekua bertan egon zela. XI. mendean, toki estrategiko hau, Iruñeko erregeentzat musulmanen aurka borrokatzeko gune garrantzitsua zen. Hau dela eta, bertako biztanleriari foru berezia eskaini zioten, mugan zeuden lekuetan gertatu ohi zen modura. Dokumentazioaren arabera, bertan ipini ziren Nafarroan aurreneko aldiz defentsarako kanoiak. Dena dela, XV. mendeko lehenengo urteetan, lur mugimendu baten ondorioz gotorleku osoa erori eta hondatu zen.
Elizatik zuzen jarraitu beste aldetik jaisteko, laster bidegurutze batekin topatuko gara eta ezkerrera beherantz jo behar dugu herrira heldu arte. Kale ubide batetik joko dugu, bukaeran ezkerretik irteteko beste kale batera (1,4 km). Geroago ezkerrera ibai ibarrera heltzeko. Kale hau amaitutakoan, eskuinetik beste errepidera irtengo gara eta Rada herriko seinalea jarraitu besterik ez dugu. Kontuz ibili ordea 3,6 kilometroan, bertan ezkerretik irteten den abelbide batetik baztertu behar dugu-eta. Aurrerago bidegurutze batekin topo egingo dugu, baina zuzen jarraitu behar dugu, urmael bat ikusi arte. (5,7 km) Bidegurutze batean korraliza bat ikusiko dugu, Villar izenekoa. Hemendik ezkerrera, harri koskorrezko pista aldapatsu baten bidez, Radako eremu harresitura igoko gara (6,3 km). Eremua bisitatzeko aitzakiaz atseden hartu eta berriz jaitsi aurreko eraikinera.
Hemendik aurrerako bidea ez dago oso argia, beraz erne ibili. Eraikinaren atzetik troka bat ageri da. Guk ardiek markaturiko bideetatik behera jarraituko dugu. Aurrerago ubide txiki bat gainditu eta ezkerrera joz, trokan barneratuz, bidegurutzera eta pistara aterako gara. (7,7km) Aipatutako bidegurutzea aurkituko dugu eta eskuinera abiatzen den pistatik segi beharra dago. (8,2 km) Errekatxoa gurutzatu behar da ezkerrean zuzen abiatzen den pistatik jarraitzeko, Aragoi ibaira hurbiltzear, enklabe naturalean barneratzeko. Ibaian gora jarraitu 9,9 kilometrora arte. Han bertze bidegurutze bat dago eta etxola ikusiko dugu. Eskuinetik gora abiatuko gara eta terrazaren gainera iritsitakoan, (10,3km) kontuz berriz ere, ezkerrera jo behar dugu-eta bidegurutzean. Aurrerago, beste desbideratze gunean, (11,4 km) eskuinera segi, posteak dauden aldera, zuzenean errepidera irteteko. Ezkerretik, Melida herrira joango gara, bertako eliza bisitatzera (14,9 km). Herri honetan ere gaztelu bat dago.
Errepidetik Santakarara joko dugu (17 km). Ezkerretik herrira hurbildu eta Iruñeara doan bidegurutzean, hartu ezkerretik abiatzen den lehenengo kalea, elizaren eta frontoiaren beste aldera iritsi arte. Enparantza pasa eta eskuinera abiatzen den lehenengo kaletik gora egin, ur biltegietara. Eskuinetik pista bat abiatzen da eta ezkerrean dauden hesiak amaitzen diren gunean, txirringa utzi, gazteluaren dorrera oinez igotzeko (17,9 km). Herri honetan lekutzen zen erromatar garaiko Cara hiria. Berriz errepide nagusian, eskuinera jo eta herria amaitu aurretik, ezkerrera desbideratu (18,7 km). Zuzen jarraitu eta segi granja baterantz. Hau gainditutakoan ezkerretik jaitsi. Aurrerago, etxola baten aldamenean, bertze bidegurutze batekin egingo dugu topo. Ez egin kasurik eta segi aurrera (20,1 km). Hemendik aurrera ibaiaren parean doazen pistetatik segi behar da (21,6 km). Zuzen jarraitu eta ahal denean ezkerrera, Aragoira jo.
Eremu honetan daude enklabe natural eta ingurune babestuak. Gainera, pista hobetu dute lur biltzea dela-eta. Arreta pixka bat jarri orain, (26,9 km) bidegurutze bat topatuko dugu: eskuinetik pista bat dator eta metro gutxitara ezkerretik, soro batetik, gurtarrastoak abiatzen dira eskuinerantz, seinale baten inguruan. Azken hauek jarraitu eta, uste baino lehen, errekatxo bat gainditu beharko dugu eta bidegurutzean hartu eskuinerako bidea (27,3 km). Jarraitu etxe bat aurkitu arte eta honen atzealdean, ezkerrera jo (27,9 km). Pista bat gurutzatu eta gero hurrengoan eskuinera jo eta bertan, ezkerrera (28,5 km).
Bideetan eskuin-ezker eta gorabehera ugari egin ondoren, herria bisitatzeko ordua heldu zaigu. Traibuenas herrira iritsi eta ezkerreko kaletik elizara hurbildu. Handik errepidera eta Zidakos ibaia gaindituta, ezkerreko pista batetik asfaltoa utzi (30,2 km). Ibaiari segi eta bidegurutze batzuk gainditu. Beti pista hoberenei heldu, etxe batera iritsi arte (32,7km), ezkerretik ubide bat gainditu arte. Aragoi ibaiko zubi bat ikusi arte segi aurrera, hau gainditu eta errepidea zuzen jarraituz gure abiapuntura iritsiko gara. Aragoi ibai inguruak zertxobait gehiago ezagutzen ditugunaren ilusioarekin, hurrengora arte, atsedena hartzeko ordua da
Radako gotorlekua

Rada Erdi Aroko hiribildu bat izan zen. Oraindik tente dirauten harresien aztarnek, hiribildua Nafarroako erreinuaren defentsarako sobera garrantzitsua izan zela adierazten dute. Ez ahantzi garai batean mugak bertan lekutu zirela.
Lehenengo datu historikoek aditzera ematen dutenez, XII. mende bukaerarako eraikita omen zegoen. Nafarroako anaien arteko gerretan, Beamountarrek kontrolatu zuten hiribildua 1455. urtera arte. Agramontarren buruzagiak setiatu zuen ordea hiribildua eta mendeku modura dena suntsitu zuen. Geroztik herri soildu bezala agertu izan da beti. 1981. urtean, azkeneko jabeak Nafarroako Gobernuari dohaintza baten bidez eman zion. 1984. urtetik aurrera indusketa batzuk burutu dira eta kale batzuk, hamabost bat etxe, uharka handi bat eta hilerria agertu dira. Antza denez, etxeak bi solairukoak ziren eta batzutan harrizko eskailerak egiten zituzten goiko logelara igotzeko. Behean, nola ez, negu hotzari aurre egiteko sutondoa zegoen. Bestalde, eliza erromanikoa izan zen tente gelditu zen eraikin bakarra, hau ere harresiaren barnean zegoena. Harresiari dagokionez, tontorrean oin zirkularreko dorre baten abiapuntua dago eta ipar aldean aldiz, zati galantak dirau oraindik ere, prismadun dorre bi agertzen direlarik. Gaur egun bisitaldietarako egokitu da eremua

Mapa

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude