Joseba Tapia: "Junkeraren gerizpean ibili izan gara beti"


1990ko uztailaren 29an
Joseba Tapia trikitilariari elkarrizketa.

ELKAR-EK PLAZARATURIKO DISKOAZ TAPIA ETA LETURIA "JUERGASMOAN" HILAREN 28AN ALTZON PARATUTAKO AURKEZPEN-ERROMERIA LEKUKO
Joseba Tapia: "Junkeraren gerizpean ibili izan gara beti"
Hernaniko udal musika eskolan topatu genuen asteasuarra, Leturiarik gabe. Grabagailua atril baten gainean jarri eta disko berriaren aitzakiaz lotu gintzaion berriketari. Trikitixa kitarraren ordezko izango dela, "Trikiti band" osatua omen dute, bateria, baxu eta guzti.
Diskoaren lehen aldea erritmo tradizionaletan oinarritutakoa genuke: trikitixa, porrusalda, fandango eta arin-arinak. Bigarrena, ordea contry, Tex-mex, reggae eta horrelako doinu 'arrotzez' osaturik legokeela. Soldaduzkoatik bueltan, trikiti eta panderoa (eta erritmo kaxa kontzertuetan) astintzen bost urte luzez ihardunda, "eta herrietan trikitixaz aparte beste gauza batzuk ere ondo funtzionatzen dutela ikusita", Tapia eta Leturiak beste zerbait egiteko gogoa agertu dute disko honetan, teklatu, baxu eta bateria sartuaz. "Horrela gure betiko zeraz aparte, fandangoak eta, bada egin nahi izan dugu beste gauzak fuerte entzun daitezela, nolabait Ipar Amerikan oso instrumentu gutxiz eta trikitixa antzeko batez aritzen diren taldeen antzera. Horregatik ausartu gara diskoan sartzen ere gero zuzenean hala jotzeko. Rock taldearen formula dugu asmoa instrumento aldetik".
ARGIA.–Trikitixa edo pandero soinua ez ote da galduko horrenbeste tresnaren artean?
JOSEBA TAPIA.–Ez ze trikitixa kitarraren ordez erabiliko dugu eta hain zuzen hortxe da rock taldeetan gailentzen den soinua, besteak dira pixka bat erritmikoak. Formula honekin, base erritmikoa hor egonik, trikitixari ematen diot aukera bada 'solo' guztiak egiteko eta beraz nabarmentzeko. Panderoarekin ere ez dago arazorik (gogoratzen naiz lehen jende askok esaten zuela ez zela konpatiblea erritmo kaxarekin eta gero ikusi da baietz). Aipatzekoa diskoan bateria rokeroa sartuz egin dugun arin-arina, baina uste dut azkenean ez zaigula arin-arin bat atera tock kanta bat baizik. Halere, proba bat da eta ikusi beharko nola suertatzen den, agian bertan behera utzi beharko, baina oso ilusionaturik gaude.
A.–Junkera jazz talde batekin, zuek 'trikitixa taldea' osatu nahian. Konpainia bila ari ote trikitixa?
J.T.–Gertatzen dena da, bai Kepa bai gu igoal trikitixaren mundutik zuzenean sortuak ez garen (nahiz eta ni osaba eta eduki), baditugula beste erreferentzi batzu eta ezagutzen ditugula berauen erabilerak zer eman dezakeen. Hala ere esan behar hau dela aukera bat eta ez dela derrigorrez izan behar trikitixak daraman bidea. Aukera bat besterik ez da, desberdina bata bestearen artean gainera, gurea dantzarako bait da eta Junkerarena berriz kontzertutarako gehiago. Gurea rock tankera eta bestea jazz edo inprobisazioa. Orain trikitixa ikasten hasiko dana gauza gehiagok deituta izango da, ez da bakarrik izango Ernion ikusitako erromeriak liluratu duelako. Aukera zabaltzea da.
A.–Bestalde, nola egokitu zaizue grabazioa?
J.T.- Grabaketa kriston nahasila izanda. Eromena izan da ze jende eta talde pilo bat zegoen grabatzeko, udaran atera nahi zutelako diskoa. Horrela denbora ikaragarria pasa dugu, martxoa, apirila, eta maiatzean normalean hiru astez osatzen den gauza bat eginez. Bestela, oso polita eta interesgarria izan da estudio lana orain arte ezagunak ez genituen haibat elementu erabili behar izan ditugulako, gainera beste musikoak primeran eta momentuan moldatzen ziren gure kontura. Etenik gabe, estudio lana oso interes handikoa da.
A.- Doinu mexikar antzekoz ari dira gorritzen erromeri eta diskoak. Zuena ere bai nonbait.
J.T.- Jende askori gustatzen zaizkio mejikanak, aspaldidanik gainera, baina ni mejikanazalea ez naiz ikaragarri, bakarrik ezagutu nituen Tex-mex egiten zutenak (inprobisatzen dute trikitixa antzeko batekin) eta orduan oso interesgarria zen zer gauzak egiten zituzten. Iaz telebistan ateratzeko eta Anje Duhalderekin hasi ginenean batez ere ikusi genuen moldeok erabiltzeko posibilidadea. Geroztik hartu du beste zentzua, beste kutxua, kanta bat gehiegi entzuten denarena. Orain ez nuke sartuko hori baino diskoetxeak eta jendeak eskatzen zuen eta sartu ditugu horrelakoak.
A.- Entzunda dogu Junkerari disko onek ondo funtzionatuko duela, egongo dira ordea ere ohizko kritikak, ezta?
J.T.- Junkerak beti jaso du egurra bera izan bait da beti berrizaleena, apurtzailena, trikiti munduan pisu handia duen jende batek asimilatzen ez dituen ekarpenak plazaratzen ditu. Horrela gu beti Junkeraren gerizpean ibili izanak gara, piskat mantsoago goaz nonbait. Diskoa ere, gurea xuabeagoa ez ezik komertzialagoa da, mejikanak eta, jende xeheari ez zaio hainbeste kostatuko entzutea baina noski jende bat egongo dela kontra, baina nik uste funtzionatuko duela.
A.- Berrikuntzak bera, baina muga batzuren artean...
J.T.- Bai, baina gauza batzu jakinda. Orain hain modan dauden mejikanak sartu izana alegia, pixkat itsusten dute diskoa baina besteentzat aldiz hori izango da diskoa salbatzen duena. Keparekin hizketan komentatu dugu hori errebajatzea dela, eta arrazoia dauka alde horretatik baina hori bakoitzak bere aukeran dauka.
A.- Junkerak 'New trikitixa' aukertu du eta zuen 'Trikitixa band', taldea...
J.T.- Lehen oso ziur ez banengoen ere, jada nahiko seguru nago lau lagun arituko garela. Talde txikia baina potente entzungo dena. Hala ere gauzak ez daude finkatuta ze urrirarte ez gara hasiko, abuztuan kanpora goaz bost urte pasa bait ditugu oporrik gabe eta deskantsatu nahi dugu piskat.
A.- Azkenean nola ez bada Txapelketa. Aurtengoa oraindik airean ezta?
J.T.- Aurten ba ote den zurrumurrua dago, baina txapelketarena bai dela pixkat lotsagarria. Gu gara errudunak horretan, halako momentua izanik trikitrixak duena ba ez edukitzea kapazidadea elkartu eta parte zuzena izatea txapelketan. Hala ere, fetxa ziurririk gabe ari dira zerbaitetan. Baina kontua da halako jaialdi bat egin eta barrutik hain ustela izan. Puntuaketen nahaspilaz aparte, modua ez da egokiena, ez da justiziarik egiten askotan (eta agian ni naiz ixildu beharreko bat): txapeldunari ohore guztia eta gainontzekoei ezer ere ez. Saiatu gara gerorrek zerbait antolatzen baina bakarrik gaude. Halber, bada beste egitekorik, adibidez jaialdiak nola eta zenbat egiten diren kontrolatzea, ze aurreko urtekoen kopurua astakeria bat zen, edota telebistan sartzeko ahaleginak egitea, etab.
JOXAN OIZ
"Trikitixa kitarraren ordez jarrita, instrumentuen aldetik rock taldeen formak ditugu asmoa".
"Juergasmoan" diskoan pandero eta trikitixa ez ezik, teklatu, baxu eta bateriaren soinua entzuteko parada izango dugu.
46-47

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika tradTrikitixaTrikitilariTAPIA3
PertsonaiazTAPIA3
EgileezOIZ1Kultura

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude