Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Sareko Argia webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008/07/08
14:05
ARGIAko harpidetza orrira lotura                              Argiako oporren kantoia

Azken Titularrak

  • Tue, 08 Jul 2008 09:55:53 -0400
  • Zabaldu

Albiste gehiago zerrendatu

Albisteak

Eskozia: Galdeketa ikusmiran

Orain urtebete SNP alderdi abertzaleak Eskoziako hauteskundeak irabazi eta 2010. urterako independentzia erreferenduma antolatuko zuela ziurtatu zuenetik, eztabaida bizia piztu da herrialdean. Bi alderdi nagusienak diren SNP eta laboristen arteko eztabaida berreraiki nahi izan dugu kanalari amaiera emateko azken bideo honetan, bertako egoera hobeto azaldu asmoz. Giroa berotzen doala dudarik ez da geratzen.

Kanalera sartu.

Norteko Trenbidearen azken habeak liburu berri batean

Urko Apaolaza
Trenbideko langile taldea barrakoietan

Beasaindik Otzaurteraino doan trenbidearen eraikuntza eta historia aztertu dute Pello Joxe Aranburu eta Luis Mari Intzak. Liburua ikerlan zabalago baten bigarren zatia da eta hilaren 17an aurkeztuko dute Zegaman. Otzaurteko pasabideak buruhauste ugari eman zien XIX. mendeko ingeniariei eta tunel luzeen eraikuntzak sortutako istripu, zailtasun eta istiluak herritarren gogoan geratu dira.

Santimamiņe, Ekain eta Altxerri Gizateriaren Ondare izendatu ditu UNESCOk

Santimamiñe (Kortezubi), Ekain (Zestoa-Deba) eta Altxerriko (Aia) kobak Gizateriaren Ondare izendatu ditu UNESCOren Mundu Ondareko Batzordeak. Euskal Herriko haitzuloez gain, Asturiasko eta Kantabriako beste 12 kobazulok ere izendapena lortu dute. Eusko Jaurlaritzak Asturiasko eta Kantabriako gobernuekin batera bideratu du izendapena eskatzeko proposamena. UNESCOk erabakia Quebecen hartu du, bertan ari baitira gauzatzen Mundu Ondareko Batzordearen 32. Konferentzia. Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, Izendapen honek kulturan eta turismoan izango du garrantzia.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:

Bilboko Arte Eder museoan Ordoņez-Falcon bildumako argazkiak daude ikusgai

Bilboko Arte Eder museoak Ordoñez-Falcon bildumako argazkiak jarri ditu ikusgai. XIX. eta XX. mendeetako argazkiak biltzen ditu, guztira 150, baina Arte Eder museoan 61 besterik ez daude ikusgai. Bilduma Enrique Ordoñez donostiarrarena da. Arte Eder museoak bere historian hiru argazki erakusketa besterik ez ditu egin eta oraingo honetan ikusgai dauden argazkiak bertako gordailuan utziko dituzte bost urtez.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:

Sakonean

Sakonean

Nafarroa Bizirik

Santi Leone

Santi Leone (Argazkia: Mikel Saiz)

"Profil eskaseko abertzale nafarra naizen aldetik, aitortu behar dut Estatuaren gaineko kalakarekin aspertzen hasia naizela. Ez baitut uste gure arazo guziak Estaturik ez izatetik heldu direnik, ezta Estatu bat izanda konponduko direnik ere. Are gehiago, ez dut uste Eskoziako Galdera Handi hura egitea (oraingoz) balio duenik, hemen erantzuna aldez aurretik ezagutzen dugunean. 28an bildutakoek barkatuko didate baina momentu honetan, Nafarroa (Osoa edo bertzelakoa) bizirik izan dadin, bada, nire iduriko, gure estatalitatearen aldeko manifestuak sinatzea baino bide emankorragorik".

Ustelkeria erakunde publikoetan: Guggenheimeko desfalkoak erbia altxatu du

Daniel Udalaitz

Maletatxoa bete diru (Argazkia: Dani Blanco)

Apirilean Guggenheim museoan agerian geratutako funts-desbideratze larriak mahai gainera ekarri ditu erakunde publikoen mendekoak diren enpresa, elkarte edo fundazioetan atzemandako beste hainbat ustelkeria kasu. Batzuk, gainera, argitu gabe daude oraindik.Are gehiago, oraindik estalita dauden baina azaldu litezkeen beste kasuen inguruko duda-muda handiak sortu dira.

Bilaketa

Bilaketa
bilaketa Bilaketa aurreratua
Harpidedunen Gunea
Harpidedunen Gunea

Aldizkariak

Aldizkariak
Argia aldizkariaren azken alearen azala

2.144. zenb.

Larrun aldizkariaren azken zenbakiaren azala

122. zenb.

ARGIAko 2143. zenbakiarekin batera banatua

Harpidetzak

Harpidetzak
Argiako alearekin hilabetero Larrun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa
Level A conformance icon, W3C-WAI Web Content Accessibility Guidelines 1.0

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan